Berriaren webgunearen ebaluazioa
BERRIAREN WEBGUNEA
Googlelen Berria egunkaria bilatzerakoan lehenengo postuan agertzen dena Berria egunkaria da, beraz, esan daiteke Berria egunkariak SEO oso ona daukala bilatzerakoan berehala agertzen zaigulako egunkaria.
Webgunean sartzerakoan ikusi daiteke orrialdea oso garbia dela eta oso ondo antolatuta dagoela dagoen infromazio kantitate guztia.
Webgunean sartzerakoan azken orduko albisteak daude hasieran eta horien azpian azken egunetan izandako gai garrantzitsuak. Gainera hasieran gaien arabera bilatzeko aukera eskaintzen du webguneak betileen bidez, hala nola, politika, ekonomia, gizartea… Oso erraz aukeratu daiteke zehazki nahi duzun betilea eta oso azkar zabaltzen zaizu gai horren inguruko atala.
Albiste bakoitzean sartzerakoan egilea eta argitaratutako data agertzen da. Horretaz gainera, albistearen egilearen ondoan komentarioak egiteko aukera dago eta baita ere sare sozialetan albistea partekatzeko aukera zuzena eskaintzen du.
Webgunearen hasieran agertzen diren albisteak egunekoak dira edo asko jota egun bat lehenagokoak, beraz Berria egunkariko webgunea oso eguneratuta dago une oro eguneratzen dutelako.
Albisteei erreparatuz ikusi daiteke albiste gehienetan eskaintzen den multimedia bakarra argazki bat da, baina webgunean badago multimedia atala eta bertan bai aurki daitezkeela argazkietaz gainerako beste multimedia lan batzuk.
Erabiltzaile bezala zalantzarenbat, proposamenenbat edo dena delako nahi duzuna kontaktu aukerak eskaintzen ditu Berriak, telefonoa eta sare sozialak adibidez.
Erabiltzaileak webgunean sartzerakoan ondo maketatutako webgune bat ikusten du. Atalak ondo antolatuta daude, azken orduko albiste eta publikazioak hasieran aurkitu daitezke eta webguneak azkar funtzionatzen du.
Orokorrean esan daiteke Berriaren webgunea erabiltzailearentza oso erosoa dela erabiltzeko dena era argi eta garbian antolatuta dagoelako. Duen gabezi garrantsitzuena multimedia kantitatea nahiko baxua dela da, albiste eta publikazio oso gutxik baitute argazkiaz gainetako multimedia.
Comentarios
Publicar un comentario