HEMEROTEKA

 HEMEROTEKA

Gaurkoan Miguel de Cervantesen liburutegi birtualaren hemeroteka atala aztertuko dugu. Miguel de Cervantes liburutegia Alikanten dagoen liburutegi ofiziala da eta haren helburua hispaniar kultura ezagutzera ematera da. Horren ondorioz, bertan hispaniar kulturarekin zerikusia duten artxibo eta dokumentuak daude gordeta. 

Hemeroteka webgune, eraikin edo gela bat da zeinetan argitaratutako edonolako dokumentuak gorde, antolatu eta kontserbatzen dira. Publikazio horiek edonolakoak izan daitezke, hala nola, egunkariak, aldizkaria, mapak, dokumentu ofizialak, mapak

Dokumentuak hainbeste eratakoak izan daitezkeenez ez da batere erraza hemeroteka on bat izatea, hau da, hemeroteka fisiko edo digital batean dokumentu guztiak era oso argi eta garbian antolatuta izatea artxiboak azkar bilatzeko nahiko konplikatua da eta lan handia du.

Webgune honetan sartzerakoan zenbait atal daudela ikusi daiteke. Webgunearen sarreraren erdian hiru area tematiko daudela ikusi daiteke: Atalak, gaurkotasuna eta orain dela gutxikoak.

Atal area tematikoan klikatzerakoan zenbait azpiatal aukeratzeko aukera dugu. Modu horretan interesatzen zaigun gaia bertan baldin badago era zuzenean bila dezakegu behar edo interesatzen zaigun informazioa.

Gaurkotasun atalean zapalduz gero orain dela gutxi gertatutako albisteak daude eta baita ere hemendik gutxirako datetarako gomendioak, ekitaldiak ere badaude. Atalaren izenak dioen bezala gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak agertzen dira.

Horren azpian orain dela gutxikoak deituriko atala dago. Bertan webgunera igotako azken dokumentuak eskuragarri dituzu, era azkarrean ikusteko inolako bilaketarik egin behar gabe.

Orriaren sarreraren behealdean multimedia dago eta hainbat bideo ikusteko aukera zuzenean ematen dizu inolako bilaketarik egin behar gabe.

Webgunearen sarrerako goialdeko lupan hemeroteka idatzita era zuzenean eramaten zaitu bertara, oso erreza eta intuitiboa da hemerotekara iristea. Behin hemerotekan sartuta, ikusi dezakezu bertan eskuragarri dauden artxiboak.

Gainera, titulu edo egileraren arabera antolatu nahi duzun era azkarrean hautatu dezakezu eta web orrialde bakoitzean 10, 20, 50 edo 100 artxibo agertzea nahi duzun aukeratu dezakezu.

Nahi izanez gero bilaketa zehatza ere egiteko aukera baduzu. Bilaketa zehatz horren barruan zenbait aukera eskaintzen dio webguneak erabiltzaileari. Bilaketak gaiaren arabera agertzea aukeratu dezakezu, ekonomia adibidez. Beste aukera bat egilearen arabera bilatzea izan daiteke eta azkena bilatutako dokumentuaren izena era zuzenean idaztea da.

Aukera horietaz gain, bilatutako dokumentua zer motatakoa izatea nahi duzun ere aukeratu dezakezu. Hau da, bilatutako dokumentuak aldizkariak, bideoak, tesiak, audioak edo dena delakoa izatea aukeratu dezakezu. Eta honako hau aurrekoarekin konbinatu dezakezu bilaketa zehatzagoa izan dadin. Hots, artxiboaren bilaketa egiterakoan dokumentuaren egilea, gaia edo titulua aukeratu dezakezu eta agertuko zaizkizun artxiboak ze motatakoak izango diren erabaki dezakezu.

Comentarios